Zero zabor sustatzeko neurriak
«Funtsean, hondakin gutxi eta birziklagarriak sortzen dituen herritarra saritu egingo da

Zero zabor sustatzeko neurriak

Hondakinak atez ate bilduta %80tik gorako birziklatze-maila lortzen da. Emaitza ikusgarriak dira. Zero zabor filosofian are gehiago sakontzeko aholkularitza eskaintzen du Garbitaniak, besteak beste, tasetan eta ordenantzetan eraginda.

Sortze araberako ordainketa
“Kutsatzen duenak ordaintzen du” filosofiari jarraituz, hondakinen tasa zero zabor filosofia egikaritzeko tresna bihurtzen da. Funtsean, hondakin gutxi eta birziklagarriak sortzen dituen herritarra saritu egingo da; eta aldiz, hondakin asko eta birziklagaitzak sortzen dituenak gehiago ordaindu beharko du. Horrela, herritarra hondakin gutxiago sortzera bultzatzen da eta birziklagarriak ez diren material gutxiago sortuko du.

Ordenantzak
Erakundeetako ordenantzak ere zero zabor filosofia garatzeko tresna dira. Zerbitzuetako ordenantzek eta ordenantza fiskalek herritarren jardunbidea eta sistemaren finantziazioaren zati bat arautzen dute. Hortaz, bi tresna horiek ere filosofiaren garapenerako mesedetara moldatu behar dira.

Agenda 21

Ikastaroak: zergatik atez ateko bilketa selektiboa?
Garbitaniak Atez ateko bilketa selektiboari buruzko hitzaldiak eskaintzen ditu. Sistema gertutik ezagutu nahi baduzu eta zalantza guztiak argitu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan.