Hondakinen auditoria

Hondakinen auditoria

Garbitaniak zure herriko hondakinak bildu eta tratatzeko erabiltzen duzun sistema goitik behera aztertuko dizu. Azterketa horretan kontuan hartzen dira, indarrean dagoen hondakinen legedia, birziklatze-maila eta kalitatea, etxeko konposta egin dezaketen familien potentzialitatea, hondakinen garraioa eta ikuspegi ekonomikoa.

Hondakinen kudeaketa-sistemak alderdi horiek guztiak zaindu behar ditu eta ikuspegi orokor horrekin zehaztu behar dira ondoren helburuak.

Dena dela, zeinahi dela ere hondakinak kudeatzeko sistema, etxean konposta egiteak berebiziko garrantzia du, bai birziklatze-mailari dagokionean, baita ikuspegi ekonomikotik ere. Etxean konposta egin dezaketen familiak identifikatu eta kanpaina eraginkor batekin emaitza ikusgarriak lortzen dira.

Herri bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta eskaintzen ditu auditoria-zerbitzuak Garbitaniak.