Enpresa publikoa

Enpresa publikoa

    

Garbitania hondakinak gaika bildu eta kudeatzeko baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz, bere bazkide diren udalerriei kalitatezko zerbitzua eta prezio justua eskaintzen dizkien entitate publikoa da.

Hondakinak egoki tratatzeko, ez ditu neurri gabeko inbertsioak lehenesten, baizik herritarren parte-hartzea bilatzen duten eta, aberastasuna eta lana banatzen dituzten sistemak.

Garbitaniak 501.000 eurotako kapital soziala du. %100 publikoa da, eta hortaz, ez du irabaziak pilatzeko ez asmorik ezta eginkizunik ere.