Atez ateko bilketa selektiboa
«Koordinatzaile nagusia eta informatzaileak ere eskaintzen ditugu, baita informatzaileen formazioa ere
«Hondakinak atez ate biltzen hasi aurretik, azpiegiturak prestatzen laguntzen du Garbitaniak

Atez ateko bilketa selektiboa

Atez atezko bilketa selektiboa martxan jarri eta hondakinek arazo izateari utz diezaioten, Garbitaniak honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

Kudeaketa-, koordinazio- eta informazio-bulegoen prestaketa
Herritarrentzako erreferentziazko informazio-bulegoa antolatzen laguntzen dugu. Behar izanez gero, koordinatzaile nagusia eta informatzaileak ere eskaintzen ditugu, baita informatzaileen formazioa ere.

Parte-hartze kanpaina
Dimentsionamenduaren azterketan lortutako emaitzak herritarrekin konpartitu eta haien beharrak zein ekarpenak jaso behar dira. Ekarpenak baloratu eta txosten teknikoan txertatzen ditu Garbitaniak. Horrela, atez ateko bilketaren ordutegia, bilketa-egutegia eta ekarpen-guneak herriko ezaugarrietara egokitzen dira, bete-betean.

Etxean edo komunitatean konposta egitea bultzatzeko ekimenak landu
Hondakinen kudeaketa hobetzeko gakoetako bat etxeko konposta sustatzea da. Etxeko konposta sustatzeko, Garbitaniak honako zerbitzuak eskaintzen ditu:
– etxeko konposta egiteko baldintzak betetzen dituzten familiak identifikatu
– potentzialitate horren araberako kanpaina diseinatu eta burutu
– konposta egiten ikasteko ikastaroak eman

Herritarrak informatu
Atez atekoaren emaitzak herritarren ahaleginaren emaitza dira. Herritarrei argi eta garbi esan behar zaie atez atekoa nola egin behar duten, hondakinak nola sailkatu behar diren eta asteko zein egunetan atera behar duten gai bakoitza. Horretarako, atez ateko informazio-bulegoaz gain, herritarrei material didaktikoa eta ulerterraza banatu behar zaie: gidak, imanak, sukaldeko kartelak etab.
Garbitaniak komunikazio-kanpainak eta materialak eskaintzen ditu eta kanpainaren koordinazioaz arduratzen da.

Azpiegiturak eta bilketa
Hondakinak atez ate biltzen hasi aurretik, azpiegiturak prestatzen laguntzen du Garbitaniak, eguna iristen denerako guztia prest edukitzeko. Bilketa-zerbitzua ere eskaintzen du.

Bilketaren jarraipena eta aholkularitza
Atez ate biltzen hasi ondoren ezinbesteko da egokitzapenak egitea. Hori da bilketaren optimizazioa. Hasieran aurreikusitako datuak errealitatera egokitzeko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dugu.

Emaitzen komunikazioa
Atez ateko bilketa selektiboaren 1. hilabeteko behin betiko emaitzak hilabete eta erdira ematen ditu Garbitaniak. Datu horiek herritarrei jakinarazteko komunikazio-kanpaina burutzen dugu.