Lege aholkularitza

Lege aholkularitza

Europar Batasuna, Espainiar Estatua, Autonomia Erkidegoa eta Foru Aldundiaren araudi guztien baitan hauek dira hondakinen kudeaketan jarraitu beharreko kudeaketa-irizpideak, ordena honetan:
– Hondakin gutxiago sortzea
– Berrerabiltzea
– Birziklatzea
– Balorizatzea
– Zabortegira jaurtitzea

Espainiar estatuko hondakinen oinarrizko legediak (10/1998 hondakinen legea), 5.000 biztanletik gorako herrietan, etxeko hondakinetako materia organikoa bereizita biltzea eskatzen du. Lege hori, beranduenez, 2001eko urtarrilaren 1etik bete behar zen. Zoritxarrez, oso herri gutxi dira legea betetzeko azpiegitura egokia dutenak.

Hauek dira hondakinen kudeaketa arautzen duten legeak:

1481/2001 Errege Dekretua
1999/31/CE Europako Zuzentaraua
10/1998 Hondakinen Legea
Direktiba markoa
22/2011 Hondakinen Legea