Misioa

Misioa

Garbitaniaren misioa, Euskal Herriko udalerrietan zein mankomunitateetan, hondakinen inguruko zero zabor kudeaketa eredua hedatu, konpartitu eta berau egi bihurtzeko egin beharreko inplementazioak burutzea da.

Hondakinen arazoari irtenbidea emateko hondakin gutxiago sortu, hondakinak berrerabili eta birziklatzeko bilketa-sistema eraginkorrak ezarri behar dira. Horretarako, atez ateko hondakinen bilketa selektiboan eta frakzioen tratamendu egokian oinarrituko da Garbitania. Atez ateko bilketa selektiboaren bidez, jendartea hondakin gutxiago sortzera, birziklatzera eta hondakinen inguruko arazoan murgiltzera bultzatu behar da, frakzioak egoki tratatzeaz gain.

Zero zabor kudeaketa eredua Euskal Herriko udalerrietan zein mankomunitateetan hedatzeko Garbitaniak sustapen, aholkularitza eta ezarpenetarako laguntza teknikoa eskaintzen ditu. Tratamenduari dagokionez, birziklatu daitezkeen frakzioen salmentak handituta, atez ateko bilketa selektiboa finantzatzeko diru-sarrerak handitzen dira. Horretarako ezinbestekoa da, une oro, frakzioen tratamenduan zein bilketa-sistemetan sortzen diren berrikuntza teknologiko zein mota guztietako aurrerapenak gertutik jarraitzea.