Hondakinak gaika bildu eta kudeatzeko baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz, bere bazkide diren udalerriei kalitatezko zerbitzua eta prezio justua eskaintzen dizkien entitate publikoa gara.
Hondakinak egoki tratatzeko, ez ditugu neurri gabeko inbertsioak lehenesten, herritarren parte-hartzea bilatzen duten, eta aberastasuna eta lana banatzen dituzten sistemak baizik.
Garbitaniak 501.000 euroko kapital soziala du. %100 publikoa gara, eta hortaz, ez dugu irabaziak pilatzeko ez asmorik ezta eginkizunik ere.