Berrikuntza

Berrikuntza

Garbitaniaren ardura nagusia da hondakinen inguruko ikerketa, industria eta hezkuntza landu eta garatzea, garapen iraunkorraren ardatzetako bat hondakinen kudeaketa egokia baita. Hondakinek arazo izateari utzi eta aberastasun-iturri bihur daitezen lan egiten du Garbitaniak, Euskal Herria etorkizuneko herrialde aurreratuenen artean kokatzeko hondakinen kudeaketan.

Garbitania garapen iraunkorreko aktore aktibo izateko jaio zen. Bere bokazio nagusiena atez ateko sistemaren inguruan dagoen jakintza eta baliabideak bildu eta Euskal Herriko udalerri eta mankomunitateen esku jartzea da.

Garbitaniaren helburua hiri hondakinak ahalik eta modu eraginkorrenean bildu eta tratatzea da. Hondakinen bilketa- eta tratamendu-sistema ekonomiko, eramangarri, hezitzaile, solidario eta finean egokienak eskaintzea da bere eginkizuna. Garbitaniak zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen die udalerriei eta mankomunitateei, euren aztarna ekologikoa gutxitu dezaten eta indarrean dauden xedapen legalak eta Europako legeak bete ditzaten.