Materialak sortu kontsumitu eta botatzeko ereduak gainezka egin du eta kutsadura- eta osasun-arazoak sortu ditu. Eredu lineal honekin amaitu beharra dagoela argi dago.
2014an, Europako biztanle bakoitzak 395 kg hiri-hondakin sortu zuen. 2016an, berriz, 482 kg izan ziren (Eurostat). Bi urtean, hondakin-kopurua per kapita %22 handitu da. Erritmo horrekin jarraituz gero, 2020rako, biztanle bakoitzak 656kg botako dituela aurreikusten da. Gainera, ez dugu ahaztu behar zabor-konposaketa bera ere aldatu egin dela.
Eurostatek emandako datuen arabera, 2016an Europar Batasunean, batez beste, hondakinek honako tratamendu hau jaso zuten: birziklatu eta konpostatu zen hiri-hondakinen kopurua %47 izan zen, %25 zabortegira isuri zen eta gainontzeko %28a errauskailuetan erre zen.
Hondakin-mota ezberdinak bereizten dira: hiri-hondakinez gain, hondakin industrialak eta sanitarioak bereiz daitezke. Materialen sorreran oraindik ere hutsune nabarmenak daude, baina gaikako bilketan asko aurreratu da. Hiri-hondakinez gain, gainontzeko hondakinak gaika biltzen diren arren, hiri-hondakinak dira kutsadura sortzen duten hondakin aipagarrienak.
Irtenbidea, beraz, neurri handi batean, hiri-hondakinak gaika biltzea da, material bakoitzari dagokion bidea emanez eta birziklapen zikloan sartuz.
Jarduera kutsakorretan gastatzen den dirua ikerkuntzan eta garapenean inbertituta bestelako egoera batean aurkituko ginateke.
Hondakina izango dena sortu aurretik benetan beharrezkoa ote den aztertu, eta bere berrerabilpen eta birziklapena planteatzea izango litzateke gakoetako bat; bestea, hondakinen tratamendua ikertu eta garatzea.
Eremu askotan bezala, gizakiak natura imitatzea besterik ez dauka. Naturak erabiltzen duen eredu zirkularra da gizakiak imitatu behar duena.
Ez du inork ukatzen irtenbideak bilatu behar direla, eta hondakinen gutxiago sortzea, prebentzioa, birziklatzea eta berrerabilpena direla oinarriak; baita erabiltzen dugun materialaren erabilpena tentuz burutzea ere.
Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu, EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu eta KONFIGURAZIOan zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ez erabaki ahal izango duzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
ONARTU EZ ONARTU KONFIGURAZIOA
Cookie tekniko edo beharrezkoak
Ezin da hautapena kendu. Cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari gure webgunean nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko.
Cookie analitiko eta pertsonalizaziokoak
Cookie analitikoek erabiltzaileek atarian egiten duten erabilerari buruzko informazio estatistikoa eta anonimoa ematen dute, hala nola, zer orri bisitatu dituzten, orri jakin batzuetarako sarbideetan arazo teknikorik izan duten...
Pertsonalizazio-cookiek konexioaren IP helbideari, lehentasunei, hizkuntzari, nabigazio motari eta sartzeko eskualde-konfigurazioari eta abarri buruzko informazioa gordetzeko aukera ematen dute, eduki eta eskaintza egokituak eta interes berezikoak erakutsi ahal izateko.