Hondakinen kudeaketa eredu nagusiak
«Materia organikoa hondakin toxikoekin nahastuta deskonposatzen bada, gas toxikoak eta lur azpiko ura poluitzen duten lixibiatuak sortzen dira

Hondakinen kudeaketa eredu nagusiak

    

Gaur egun, Euskal Herriko ia herri eta hiri guztietan edukiontzietan biltzen dira etxeko hondakinak. Hartara, beira, papera eta kartoia, eta ontzi arinak bereizita jasotzeko aukera dago.

Materia organikoa nahastuta biltzen duen sistema da, ordea. Materia organikoa zakarrontzira botatzen dugunaren %41 inguru da. Ondorioz, beira, ontziak eta, papera eta kartoia birziklatzeko ahalegina egin arren, kasurik onenean ere, bilketa selektiboak ez du %30eko langa gainditzen. Hau da, hondakinen %70 botatzen da zabortegira.

Materia organikoa nahastuta jasota, gainera, ez da legea betetzen. Europako zuzentarauen arabera, 5.000 biztanletik gorako herriek materia organikoa bereizita jaso behar dute 2001. urtea ezkero, baina, zoritxarrez, oso herri gutxi dira legea betetzeko azpiegitura egokia dutenak.

Bosgarren edukiontziarekin materia organikoa bereizita biltzeko aukera badago, baina aukera hori mugatua da. Programa horretan parte hartzeko borondatea agertzen duten herritarrek soilik bereizi dezakete materia organikoa.